47 Eta muga beraz hersten da. Eta Danen semeac igan ciren, guerla eman cioten, Lesemeri, hartu çuten, eta ezpataren ahoan iragan; goçatu çuten eta han eguin beren egoitza, deitzen çutelaric Lesem Dan bere aitaren icenetic.
48 Horiec dira Danen leinuco haurren, beren familien arabera, goçameneco lurra, hiriac eta herriac.
49 Josuec akabatu ondoan lurraren berezpena çortheca leinu bakotchari, Israelgo semeec eman cioten Josue Nunen semeari goçatzera beren erdian,
50 Jaunaren manamenduaren arabera, galdeguin cioeten hiria, Thamnath Saraa Efraimgo mendian: eta hiria alchatu çuen eta hartan eguin çuen bere egoitza.
51 Horiec dira lurrac çorthean bereci cituztenac Eleaçar apheçac, Josue Nunen semeac eta Israelgo semeen familietaco eta leinuetaco buruçaguiec, Silon, Jaunaren aitzinean, lekucotasuneco tabernacle-sarcean, eta lurra çathitu çuten.