1 Josue, Nunen semeac beraz Setimetic ixilic igorri cituen bi ikustiar, eta erran cioeten: Çoazte eta beguizta çatzue lurra eta Jericoco hiria. Hauquiec goan ciren eta sarthu ciren Errahab deitzen cen ema galdu baten etchean, eta haren baithan phausu hartu çuten.
2 Hori heldua içan cen Jericoco erregueri, eta errana içan citzaioen: Huna bi guiçon Israelgo semeetaric gauaz hemen sarthu direla toquiaren ikusteco.
3 Eta Jericoco erreguec Errahaben gana igorri çuen, cioelaric: Çure gana ethorri diren eta çure etchean sarthu diren guiçonac ilkiaraz çatzu: ecen ikusquetariac dira, eta leku guciaren beguiztatzera ethorri dira.
4 Emaztequi harec guiçonac harturic gorde cituen, eta erran çuen: Aithor dut, ethorri içan dira ni gana, bainan ez naquien nongoac ciren.
5 Eta ilhunean athea hersten hari celaric, hequiec ere halaber ilki dira, ez daquit norat eguin duten: laster çoazquiote ondotic eta atzemanen ditutzue.
6 Bada, berac guiçonac iganaraci cituen bere etche gaineco çabalçara, eta han liho-jastoz estali cituen.
7 Ordean igorriac içan cirenac, hequien ondotic goan ciren Jordaneco ubira daraman bideaz; eta hequiec ilki cirenean, athea hersia içan cen berehala.