4 Emaztequi harec guiçonac harturic gorde cituen, eta erran çuen: Aithor dut, ethorri içan dira ni gana, bainan ez naquien nongoac ciren.
5 Eta ilhunean athea hersten hari celaric, hequiec ere halaber ilki dira, ez daquit norat eguin duten: laster çoazquiote ondotic eta atzemanen ditutzue.
6 Bada, berac guiçonac iganaraci cituen bere etche gaineco çabalçara, eta han liho-jastoz estali cituen.
7 Ordean igorriac içan cirenac, hequien ondotic goan ciren Jordaneco ubira daraman bideaz; eta hequiec ilki cirenean, athea hersia içan cen berehala.
8 Gordeac çaudecenac etziren oraino lohac artuac, eta huna emaztequia hequietara igaiten dela, eta erraten diote:
9 Badaquit Jaunac lur hau eman darotzuetela; ecen çuen beldurra gure baithan sarthu da, eta toquico egoiliarrac oro iraunguiduretan dira.
10 Adituac gare nola Jaunac agortu dituen, çuec sarcean, itsaso Gorrico urac, Eguiptotic ilki çaretenean; eta cer eguin dioçueten Jordanez haindian ciren Amorhearren bi erregueei, Sehoni eta Ogui, ceinac hil baititutzue.