9 Badaquit Jaunac lur hau eman darotzuetela; ecen çuen beldurra gure baithan sarthu da, eta toquico egoiliarrac oro iraunguiduretan dira.
10 Adituac gare nola Jaunac agortu dituen, çuec sarcean, itsaso Gorrico urac, Eguiptotic ilki çaretenean; eta cer eguin dioçueten Jordanez haindian ciren Amorhearren bi erregueei, Sehoni eta Ogui, ceinac hil baititutzue.
11 Eta horiec adituric, icitu gare, eta erori çaicu bihotza, eta çuen sarcean gogoa galdu çaicu: ecen çuen Jainco Jauna, bera da Jainco ceru gainean eta lur-beherean.
12 Orai beraz niri Jaunaz cin eguin darotaçue, nic nola çuetaz urricalmendu hartu baitut, orobat çuec ere urricalmendu hartuco duçuela ene aitaren etcheaz; eta indaçue eçagutgailu on bat,
13 Salbatuco ditutzuela ene ait-amac, anai-ahizpac, eta hequien içate guciac, eta beguiratuco gaitutzuela heriotzetic.
14 Hauquiec ihardetsi cioten: Gure biciac ihardets beça çuenaz, baldin haratic salcen ez bagaituçu: eta Jaunac lekua gure escuetara eman duqueenean, çure baithan aguerraracico ditugu gure urricalpena eta cintasuna.
15 Soka batez hequiec leihotic igorri cituen beraz, ecen haren etcheac hirico harrasiari çatchicon.