1 Eta Jauna Josueri minçatu cen, cioelaric: Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute:
2 Berez çatzue ihesliarren hiriac, nic aiphatu darozquitzuedanac Moisen arartecoz,
3 Hequietara ihes eguin deçan guiçona oharcabean hil duqueenac eta itzur ahal dedinçat odolaren asperçaile den ahaidearen hasarreari.
4 Hiri hequietaric batera ihes eguin duqueenean, egonen da birico athearen aitzinean, eta hiri hartaco çaharrei erranen diote cerc-ere hobengabe erakusten duen: eta horrela hartuco dute eta egonleku bat emanen diote.
5 Eta odol asperçailea heldu balequio ere ondotic, ez diote escuetara emanen, ceren oharcabean hil baitu haren ahaidea, eta ez delacotz frogatua haren etsai cela bi edo hirur egun aitzinean.