10 Eta ethorri cirenean Jordaneco bizcarretara Canaango lurrean, Jordanearen ondoan alchatu çuten aldare bat ikaragarri handia.
11 Israelgo semeec hori aditu çutenean, eta berri-ekarle segurec heldu ciotenean Errubenen eta Gaden semeec eta Manaseren leinu erdiac aldare bat alchatu çutela Canaango lurrean, Jordaneco bizcarretan, Israelgo semeen parrean,
12 Guciac bildu ciren Silora, igaiteco eta hequiei gudu emateco.
13 Eta bizquitartean igorri çuten hequien gana Galaadeco lurrera Phinees, Eleaçar apheçaren semea,
14 Eta hamar aitzindari harequin, leinu bakotchetic bat.
15 Hauquiec ethorri ciren Errubenen eta Gaden semeetara eta Manaseren leinu erdia gana, Galaadeco lurrera, eta erran içan cioeten:
16 Hau gaztiatzen du Jaunaren populu guciac: Cer da legue hauste hori? Certaco utzi duçue Israelgo Jainco Jauna, sacrifiozco aldare bat alchatuz, eta Jaunaren erlijionetic guibelerat eguinez?