6 Eta Josuec benedicatu eta igorri cituen. Hauquiec itzuli ciren beren olhetara.
7 Bada, Moisec, Manaseren leinu erdiari Basanen eman içan cioen bere goçameneco lurra; eta hargatic Josuec guelditu cen berce erdiari bere lurra eman cioen gaineraco beren anaien artean Jordanez hunaindian mendebalerat. Eta beren olhetara igorri cituenean eta benedicatu,
8 Erran cioeten: Ontasundun eta aberats itzulico çarete çuen toquietara, cilhar, urhe, cobre, burdina eta asco soinecorequin: etsaiaganicaco buluzquina pharti çaçue çuen anaiequin.
9 Eta Errubenen eta Gaden semeac eta Manaseren leinu erdia itzuli eta goan ciren Israelgo semeen ganic Silotic, ceina Canaango lurrean baita, sarcecotzat Galaaden beren goçameneco lurrean, Moisen ganic ardietsi çutenera Jaunaren manamenduaren arabera.
10 Eta ethorri cirenean Jordaneco bizcarretara Canaango lurrean, Jordanearen ondoan alchatu çuten aldare bat ikaragarri handia.
11 Israelgo semeec hori aditu çutenean, eta berri-ekarle segurec heldu ciotenean Errubenen eta Gaden semeec eta Manaseren leinu erdiac aldare bat alchatu çutela Canaango lurrean, Jordaneco bizcarretan, Israelgo semeen parrean,
12 Guciac bildu ciren Silora, igaiteco eta hequiei gudu emateco.