1 Bada, asco dembora iragan ondoan, Jaunac Israeli baquea emanez gueroztic, jendaqui guciac inguruan heciac içanic, eta Josue orducotz çaharra eta adin handitan celaric,
2 Josuec deithu çuen Israel gucia, adinez çaharrenac, aitzindariac, buruçaguiac eta cargudunac, eta erran cioeten: Lahartu naiz eta adin handitan sarthu.
3 Ikusten duçue çuen Jainco Jaunac cer eguin içan dioten inguruco jendaqui guciei, nola bera çuen alde guducatu den;
4 Eta orai nola çorthean çathitu darotzuen lur hau oro Jordaneco iguzqui-sorthaldeco aurkinçatic itsaso Handiraino, eta guelditzen direla oraino asco jendaqui.
5 Çuen Jainco Jaunac kenduco ditu çuen aitzinetic, eta lur hau oro goçatuco duçue, aguindu darotzueten beçala.
6 Bakarric, eguiçue hazcarretic, eta içan çaitezte arduratsu Moisen legueco liburuan iscribatuac diren gucien beguiratzera, eta hequietaric ez escuin ez ezquer ez betzaiztete makur;