10 Çuetaric batec lastercatuco ditu etsaietaric mila, ceren çuen Jainco Jauna çuen alde guducatuco baita, aguindu duen beçala.
11 Huntaz bakarric artha handiena har çaçue, maithatzeaz çuen Jainco Jauna.
12 Baldin çuen artean dauden jendaqui horien errebelamenduei iratchiqui, ezconçaz horiequin nahasi eta adisquidançaz josi nahi bacinete;
13 Jaquiçue oraidanic çuen Jainco Jaunac ez dituela çuen aitzinetic xahutuco, bainan çuençat içanen direla cilho bat beçala, arte bat beçala, adar bat beçala çuen sahetsean, çotz bat beçala çuen beguietan, ken eta xahu çaitzazten arteo eman darotzueten lur guciz on huntaric.
14 Huna, bada, orai sarcen naicela guiçon guciec iragan behar duten bidean, eta çuec osoqui eçagut çaçue Jaunac, çuei emanen çarotzuetela aguindu darozquitzuen hitz orotaric, bat bakarra ez dela alferra atheratu.
15 Beraz nola eguincetan eçarri baitu aguindu duena, eta oro onsa atheratu baitira, hala erakarrico ditu çuen gainera dixidatu darozquitzueten gaitz guciac, ken eta xahu çaitzazten arteo eman içan darotzueten lur guciz on huntaric.
16 Baldin hausten baduçue çuen Jainco Jaunarequin eguin patua, cerbitzatzen eta adoratzen baditutzue Jainco arrotzac, orduan eta laster jaiquico da çuen gainera Jaunaren hasarrea, eta eman içan darotzueten lur guciz on huntaric kenduco çaituztete.