5 Çuen Jainco Jaunac kenduco ditu çuen aitzinetic, eta lur hau oro goçatuco duçue, aguindu darotzueten beçala.
6 Bakarric, eguiçue hazcarretic, eta içan çaitezte arduratsu Moisen legueco liburuan iscribatuac diren gucien beguiratzera, eta hequietaric ez escuin ez ezquer ez betzaiztete makur;
7 Beldurrez-eta çuen artean içanen diren jendaquietara sarthu ondoan, cin eguin deçaçuen hequien jaincoen icenean, cerbitza eta adora detzatzuen.
8 Bainan, egungo eguna arteo eguin duçuena, çuen Jainco Jaunari iratchiquiac çaudete.
9 Eta orduan çuen Jainco Jaunac çuen aitzinetic kenduco ditu jendaia handi eta guciz hazcar horiec, eta nihorc ecin eguinen darotzuete buru.
10 Çuetaric batec lastercatuco ditu etsaietaric mila, ceren çuen Jainco Jauna çuen alde guducatuco baita, aguindu duen beçala.
11 Huntaz bakarric artha handiena har çaçue, maithatzeaz çuen Jainco Jauna.