7 Beldurrez-eta çuen artean içanen diren jendaquietara sarthu ondoan, cin eguin deçaçuen hequien jaincoen icenean, cerbitza eta adora detzatzuen.
8 Bainan, egungo eguna arteo eguin duçuena, çuen Jainco Jaunari iratchiquiac çaudete.
9 Eta orduan çuen Jainco Jaunac çuen aitzinetic kenduco ditu jendaia handi eta guciz hazcar horiec, eta nihorc ecin eguinen darotzuete buru.
10 Çuetaric batec lastercatuco ditu etsaietaric mila, ceren çuen Jainco Jauna çuen alde guducatuco baita, aguindu duen beçala.
11 Huntaz bakarric artha handiena har çaçue, maithatzeaz çuen Jainco Jauna.
12 Baldin çuen artean dauden jendaqui horien errebelamenduei iratchiqui, ezconçaz horiequin nahasi eta adisquidançaz josi nahi bacinete;
13 Jaquiçue oraidanic çuen Jainco Jaunac ez dituela çuen aitzinetic xahutuco, bainan çuençat içanen direla cilho bat beçala, arte bat beçala, adar bat beçala çuen sahetsean, çotz bat beçala çuen beguietan, ken eta xahu çaitzazten arteo eman darotzueten lur guciz on huntaric.