1 Eta Josuec Israelgo leinu guciac bilaraci cituen Siquemera; deithu cituen adinez çaharrenac, aitzindariac, juieac eta cargudunac, eta jarri ciren Jaunaren aitzinean.
2 Eta hula minçatu cen populuari: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Hibaiaz haindian hastetic eguin içan dute beren egoitza çuen arbasoec eta Tharec, Abrahamen eta Nacorren aitac, eta jainco arrotzac cerbitzatu dituzte.
3 Hartu nuen beraz Abraham çuen aita Mesopotamiaco lurretic, erakarri nuen Canaango lurrera, berhatu nuen haren ondoregoa,
4 Eman nioen Isaac, eta Isaaqui berriz eman niozquien Jacob eta Esau. Hauquietaric, Esauri goçatzera eman nioen Seirgo mendia: Jacob ordean eta bore haurrac Eguiptora jautsi içan ciren,
5 Eta igorri nituen Moise eta Aaron, eta Eguiptoa jo nuen asco ikuscari eta sendagailaz.