10 Eta nic ez nuen nahi içan hura ençun, bainan aitzitic hartaz benedicatu eta haren escutic atheratu çaituztet.
11 Iragan içan duçue Jordanea eta ethorri çaizte Jericora. Hiri hartaco guiçonac, Amorhearra eta Pherecearra, Cananearra eta Hethearra, Jerjesearra, Hebearra eta Jebusearra, guducatu dira çuen contra, eta escuetaratu darozquitzuet guciac.
12 Eta çuen aitzinean igorri içan ditut listorrac: eta beren toquietaric iraici ditut bi erregue Amorhear, eta ez çuen ezpataz eta arrambelaz.
13 Eta eman içan darozquitzuet çuec lanthua etzen lurra eta çuec eguinac etziren hiriac, hequietan egon cinteztençat eta landatu etzintuzten mahastiac eta olibadiac.
14 Orai beraz içan çaizte Jaunaren beldur, eta cerbitza çaçue bihotz garbi eta cin batequin: iraiz çatzue çuen aitec Mesopotamian eta Eguipton cerbitzatu dituzten jaincoac, eta Jauna cerbitza çaçue.
15 Bainan iduri balin baçaitzue gaizqui dela cerbitza deçaçuen Jauna, hauta emana çaitzue: egun hauta çaçue atseguin duçuena, cein-ere beharrago duçuen cerbitzatu, ala çuen aitec Mesopotamian adoratu dituzten jaincoac, ala Amorhearrenac ceinen lurrean baituçue çuen egoitza: bainan nic eta ene etcheac Jauna cerbitzatuco dugu.
16 Populuac ihardetsi eta erran çuen: Urrun gu ganic Jaunaren uztea eta jainco arrotzac cerbitzatzea.