17 Gure Jainco Jaunac berac atheratu gaitu gu eta gure aitac Eguiptotic, gathibutasuneco etchetic; eta gure beguien aitzinean eguin ditu ikuscari handiac; eta ibili garen bide gucian eta iragan ditugun populu gucien artean beguiratu gaitu.
18 Iraici ditu jendaia guciac eta Amorhearra, sarthu garen lurrean çagoena. Cerbitzatuco dugu beraz Jauna ceren bera baita gure Jaincoa.
19 Josuec erran cioen populuari: Ecin cerbitzatuco duçue Jauna, ecen Jainco saindu, hazcar eta bekaizcor bat da, eta çuen tzarqueriac eta bekatuac ez darozquitzuete barkatuco.
20 Baldin Jauna uzten baduçue, eta ematen baçarete jainco arrotzen cerbitzatzen, ifrenciatuco da, açurriatuco çaituztete, eta hambat ongui eguin darotzuen ondoan xahutuco çaituztete.
21 Eta populuac erran cioen Josueri: Ez da çuc dioçun beçala içanen, bainan Jauna cerbitzatuco dugu.
22 Eta Josuec populuari ihardetsi cioen: Lekuco çarete cerorrec hautatu duçuela Jauna, haren cerbitzatzeco. Eta ihardetsi çuten: Lekuco gare.
23 Eta berriz, erran çuen: Orai beraz çuen artetic ken çatzue jainco arrotzac, eta gurth çatzue çuen bihotzac Israelgo Jainco Jaunaren aitzinean.