20 Baldin Jauna uzten baduçue, eta ematen baçarete jainco arrotzen cerbitzatzen, ifrenciatuco da, açurriatuco çaituztete, eta hambat ongui eguin darotzuen ondoan xahutuco çaituztete.
21 Eta populuac erran cioen Josueri: Ez da çuc dioçun beçala içanen, bainan Jauna cerbitzatuco dugu.
22 Eta Josuec populuari ihardetsi cioen: Lekuco çarete cerorrec hautatu duçuela Jauna, haren cerbitzatzeco. Eta ihardetsi çuten: Lekuco gare.
23 Eta berriz, erran çuen: Orai beraz çuen artetic ken çatzue jainco arrotzac, eta gurth çatzue çuen bihotzac Israelgo Jainco Jaunaren aitzinean.
24 Eta populuac erran cioen Josueri: Gure Jainco Jauna cerbitzatuco dugu, eta ethordun içanen gare haren manamenduei.
25 Egun hartan beraz Josuec berritu çuen batasuna, eta populuari aitzinera Siquemen eman ciozcan manamendu eta erabaqui Jaunarenac.
26 Orduco erran horiec guciac ere iscribatu cituen Jaunaren legueco liburuan: eta hartu çuen harri handi bat, eta Jaunaren sainduteguian cen haritz baten azpian eçarri çuen.