25 Egun hartan beraz Josuec berritu çuen batasuna, eta populuari aitzinera Siquemen eman ciozcan manamendu eta erabaqui Jaunarenac.
26 Orduco erran horiec guciac ere iscribatu cituen Jaunaren legueco liburuan: eta hartu çuen harri handi bat, eta Jaunaren sainduteguian cen haritz baten azpian eçarri çuen.
27 Eta erran cioen populu guciari: Huna harri hau lekucotasunetan içanen duçuela nola aditu dituen Jaunac erran darozquitzueten solas guciac, beldurreceta guerorat ukatzeco eta çuen Jainco Jaunaren gueçurtatzeco içan deçaçuen nahicaria.
28 Eta populua igorri çuen, cein bere goçamenera.
29 Eta guero hil içan cen Josue, Nunen semea, Jaunaren cerbitzaria, ehun eta hamar urthetan.
30 Eta ehorci içan çuten bere goçameneco eremuan, Thamnathsaren, ceina baita Efraimen mendian, Gaasco mendiaren ipharreco alderdian.
31 Israelec cerbitzatu çuen Jauna Josueren egun orotan, bai-eta-ere Josuez gueroztic lucez bici içan ciren çahar, Jaunaren eguinça guciac Israelen çaquizquitenen egunetan.