28 Eta populua igorri çuen, cein bere goçamenera.
29 Eta guero hil içan cen Josue, Nunen semea, Jaunaren cerbitzaria, ehun eta hamar urthetan.
30 Eta ehorci içan çuten bere goçameneco eremuan, Thamnathsaren, ceina baita Efraimen mendian, Gaasco mendiaren ipharreco alderdian.
31 Israelec cerbitzatu çuen Jauna Josueren egun orotan, bai-eta-ere Josuez gueroztic lucez bici içan ciren çahar, Jaunaren eguinça guciac Israelen çaquizquitenen egunetan.
32 Josepen heçurrac ere Israelgo semeec Eguiptotic ekarriac ehorci cituzten Siquemen, Hemor Siquemen aitaren semeei Jacobec ehun anchutan erosi içan çuen landa puscan, ceina guelditu baitzen Josepen semeen içançaco.
33 Eleaçar, Aaronen semea ere hil içan cen, eta ehorci çuten Gabaathen, ceina haren seme Phineesena baitzen, Efraimgo mendian hari emana.