1 Beraz gauaz jaiquiric, Josuec campac higuitu cituen, eta hura eta Israelgo seme guciac Setimetic atheraturic, ethorri ciren Jordanera, eta han egon hirur egunez.
2 Hequien buruan, cridatzaileac iragan ciren campen erditic,
3 Eta oihuz abiatu ciren: Çuen Jainco Jaunaren batasuneco arka eta hura daramaten aphez Lebiren odolecoac ikusico ditutzuenean, çuec ere jaiqui çaizte eta aitzinean dihoacenei jarraic çaquizquiote,
4 Eta arkaren eta çuen artean içan bedi bi mila besoren hutsa, urrunera ikus ahal deçaçuençat, eta jaquin deçaçuen cer bidez goan behar çareten, ceren aitzinean ez baitzaizte hartan gaindi ibili: eta berautzue arkari hurbilcetic.
5 Eta Josuec erran cioen populuari: Saindu çaitezte, ecen bihar Jaunac çuen artean miresteco direnac eguinen ditu.
6 Eta aphecei erran cioeten: Har çaçue batasuneco arka eta çoazte populuaren aitzinean. Hauquiec manua bethez, arka hartu çuten eta goan ciren gucien aitzinean.