7 Eta Jaunac erran cioen Josueri: Egun abiatuco naiz çure gordien Israel guciaren aitzinean, jaquin deçatençat nola bainincen Moisequin, hala naicela çurequin ere.
8 Çuc ordean manu emoçute batasuneco arka daramaten aphecei eta erroçute: Jordaneco uraren erdira sarthu çaretequeenean, gueldi çaizte han.
9 Eta Josuec erran cioeten Israelgo semeei: Hurbil çaizte hunat, eta adi çaçue çuen Jainco Jaunaren hitza.
10 Eta berriz erran cioeten: Hunaric eçagutuco duçue çuen Jainco Jaun bicia çuen erdian dela, eta çuen aitzinean xahutuco dituela Cananearra eta Hethearra, Hebearra eta Pherecearra, Jerjesearra ere, eta Jebusearra, eta Amorhearra.
11 Horra non lur gucico Jaunaren batasuneco arka çuen aitzinean goanen den Jordanea barna.
12 Bereciric iduc çatzue hamabi guiçon Israelgo leinuetaric, leinu bakoxca bat.
13 Eta lur gucico Jainco Jaunaren arka daramaten aphecec çangoac eçarri dituzquetenean Jordaneco uretan, beherago diren urac aitzinat eguinen dute eta agorra eguinen dute: bainan gaineco aldetic heldu direnac, meta batean gueldituco dira.