9 Eta Josuec erran cioeten Israelgo semeei: Hurbil çaizte hunat, eta adi çaçue çuen Jainco Jaunaren hitza.
10 Eta berriz erran cioeten: Hunaric eçagutuco duçue çuen Jainco Jaun bicia çuen erdian dela, eta çuen aitzinean xahutuco dituela Cananearra eta Hethearra, Hebearra eta Pherecearra, Jerjesearra ere, eta Jebusearra, eta Amorhearra.
11 Horra non lur gucico Jaunaren batasuneco arka çuen aitzinean goanen den Jordanea barna.
12 Bereciric iduc çatzue hamabi guiçon Israelgo leinuetaric, leinu bakoxca bat.
13 Eta lur gucico Jainco Jaunaren arka daramaten aphecec çangoac eçarri dituzquetenean Jordaneco uretan, beherago diren urac aitzinat eguinen dute eta agorra eguinen dute: bainan gaineco aldetic heldu direnac, meta batean gueldituco dira.
14 Populua olhetaric ilki cen beraz Jordanearen iragaiteco, eta batasuneco arka çaramaten apheçac haren aitzinean cihoacen.
15 Eta Jordanean sarthu cirenean, eta hequien çangoac urez bustitzen hasi cirenean (bada Jordaneac uztaroan bere errecaco bazterrac bethe cituen),