19 Bada, populua Jordanetic igan cen lehembicico hilabethearen hamargarren egunean, eta campatu ciren Galgalan, Jericotic iguzqui-haice alderat.
20 Jordaneco errecaren erditic hartu cituzten hamabi harriac ere, Josuec Galgalan phausatu cituen.
21 Eta erran cioeten Israelgo semeei: Guerorat çuen semeec beren aitei galdatuco eta erranen diotenean: Cer erran nahi dute harri horiec?
22 Arguituco ditutzue eta erranen dioçuete: Israelec Jordane hortaco erreca idorric iragan du,
23 Çuen Jainco Jaunac urac agorturic çuen beguien aitzinean, çuec iragan arteo;
24 Lehenago eguin içan çuen beçala itsaso Gorrian iragan guintecen arteo,
25 Lurreco populu guciec eçagut deçatençat Jaunaren beso guciz hazcarra, eta çuec ordu oroz çuen Jainco Jaunaren beldur içan çaiteztençat.