2 Hauta çatzu hamabi guiçon, bat leinu bakotchetic,
3 Eta mana çoçuete Jordaneco errecaren erditic har detzaten apheçac baratu diren toquian hamabi harri gogorrenetaric, ceinac eçarrico baititutzu gau huntan olhac landatuco ditutzun campalekuan.
4 Eta Josuec deithu cituen Israelgo semeetaric hautatu cituen hamabi guiçonac, bat leinu bakotchetic;
5 Eta erran cioeten: Çoazte arkaren aitzinera Jordanearen erdira, eta handic çuen soin gainetan ekar çaçue haur handi bana, Israelen semeen nombrearen arabera
6 Orhoitgarri içan dadien çuen arteco: eta çuen semeec galdatuco darotzuetenean, dioetelaric: Cer erran nahi dute harri horiec?
7 Ihardetsico dioçuete: Jordaneco urec guibelerat eguin içan dute Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean, hibaia iragaiten çuenean: hargatic harri horiec eçarriac içatu dira egun eta bethico Israelgo semeen orhoitgailutzat.
8 Israelgo semeec eguin çuten beraz Josuec manatu beçala; Jordaneco errecaren erditic, Josueri Jaunac manamendu eguin cioen beçala, hamabi harri ekarri cituzten, Israelen semeen nombrearen arabera, campatu ciren lekuraino, eta han phausatu cituzten.