8 Israelgo semeec eguin çuten beraz Josuec manatu beçala; Jordaneco errecaren erditic, Josueri Jaunac manamendu eguin cioen beçala, hamabi harri ekarri cituzten, Israelen semeen nombrearen arabera, campatu ciren lekuraino, eta han phausatu cituzten.
9 Halaber berce hamabi harri Josuec eçarri cituen Jordaneco errecaren erdian, arka çaramaten apheçac guelditu ciren toquian; eta han dira oraino egungo eguna arteo.
10 Bada, arka çakarten apheçac Jordanearen erdian çauden, Jaunac Josueri manatu cioizquienac populuari errateco eta Moisec erran cioizquienac oro betheac içan citecen arteo. Eta populuac ernatu çuen urhatsa eta iragan cen.
11 Eta guciac iragan ondoan, Jaunaren arka ere iragan cen, eta apheçac baçoacen populuaren aitzinean.
12 Errubenen eta Gaden semeac ere eta Manaseren leinu erdia, harmaturic cihoacen Israelgo semeen buruan, Moisec manu eman cioeten beçala;
13 Eta berrogoi mila guerlari cihoacen andana eta molçoca Jericoco hirico celhaiac eta bazterrac barna.
14 Egun hartan Jaunac Josue goretsi çuen Israel guciaren aitzinean, har ceçatençat haren larderia, Moisena, bici celaric, hartu içan çuten beçala.