13 Bada, Josue Jericoco hirico bazterretan çagoelaric, beguiac alchatu cituen eta ikusi çuen bere aitzinean guiçon bat xutic, ezpata bulucia çaducala; goan citzaioen eta erran cioen: Gureetaric çare, ala etsaietaric?
14 Hunec ihardetsi cioen: Ez; bainan ni naiz Jaunaren armadaco buruçaguia, eta orai heldu naiz.
15 Josue erori cen ahuspez lurrera, eta adoratuz erran cioen: cer dio ene Jaunac bere cerbitzariari?
16 Ihardetsi cioen: Ointhuts çaite, ecen saindua da çu çauden lekua. Eta Josuec eguin çuen manatua içan citzaioena.