7 Hequien semeac jarri ciren aiten orde, eta Josuez ingurebaquiac içan ciren, ceren sorthu beçala, oso baitziren, eta bidean nihorc ez baitzituen ingurebaqui.
8 Guciac ingurebaquiac içan ondoan, campa-leku berean egotu ciren sendatu arteo.
9 Orduan Jaunac Josueri erran cioen: Egun kendu darotzuet Eguiptoco laidoa, leku hura deithua içan cen Galgala, egungo eguna arteo.
10 Eta Israelgo semeac Galgalan egotu ciren, eta hilabetheco hamalaugarren egunean ilhuncean Bazcoa eguin içan çuten Jericoco celhaiean;
11 Eta biharamunean jan cituzten lurreco fruituac, ogui airisac, eta urthe bereco irina.
12 Eta lurreco fruituetaric jan çutenetic, mana guelditu cen, eta Israelgo semeac etziren guehiago janhari hartaz cerbitzatu; bainan jan cituzten urthe hartaco Canaano lurreco fruituac.
13 Bada, Josue Jericoco hirico bazterretan çagoelaric, beguiac alchatu cituen eta ikusi çuen bere aitzinean guiçon bat xutic, ezpata bulucia çaducala; goan citzaioen eta erran cioen: Gureetaric çare, ala etsaietaric?