9 Orduan Jaunac Josueri erran cioen: Egun kendu darotzuet Eguiptoco laidoa, leku hura deithua içan cen Galgala, egungo eguna arteo.
10 Eta Israelgo semeac Galgalan egotu ciren, eta hilabetheco hamalaugarren egunean ilhuncean Bazcoa eguin içan çuten Jericoco celhaiean;
11 Eta biharamunean jan cituzten lurreco fruituac, ogui airisac, eta urthe bereco irina.
12 Eta lurreco fruituetaric jan çutenetic, mana guelditu cen, eta Israelgo semeac etziren guehiago janhari hartaz cerbitzatu; bainan jan cituzten urthe hartaco Canaano lurreco fruituac.
13 Bada, Josue Jericoco hirico bazterretan çagoelaric, beguiac alchatu cituen eta ikusi çuen bere aitzinean guiçon bat xutic, ezpata bulucia çaducala; goan citzaioen eta erran cioen: Gureetaric çare, ala etsaietaric?
14 Hunec ihardetsi cioen: Ez; bainan ni naiz Jaunaren armadaco buruçaguia, eta orai heldu naiz.
15 Josue erori cen ahuspez lurrera, eta adoratuz erran cioen: cer dio ene Jaunac bere cerbitzariari?