10 Bada, Josuec manu hau emana çuen populuari: Ez duçue oihuric eguinen eta çuen minçoa ez da ençunen, eta ez da çuen ahotic hitz bat ere ilkico, ethor dedien arteo eguina ceintan erranen baitarotzuet: Eguiçue oihu eta marruma.
11 Beraz Jaunaren arkac hiria inguratu çuen egunean behin, eta campetara itzuliric, han guelditu cen.
12 Eta Josue gauaz jaiquiric, aphecec hartu çuten Jaunaren arka,
13 Eta hequietaric çazpic hartu cituzten jubilauean erabilcen diren çazpi turutac, eta baçoacen Jaunaren arkaren aitzinean, ibilcean durrundaraciz turutac; eta beguien aitzinean cihoan populu harmatua, eta arkari jarraiquitzen cen gaineraco populu xehea, eta turutac jotzen cituen.
14 Eta bigarren egunean hiria inguratu çuten behin eta itzuli ciren campetara. Hola eguin çuten çazpi egunez.
15 Bainan çazpigarren egunean, argui cirrintan jaiquiric, hiriaren ingurua eguin çuten, manatua cen beçala, çazpi aldiz.
16 Eta çazpigarren inguraldian aphecec turutac jotzen cituztelaric, Josuec erran cioen Israel guciari: Eguiçue orroa handi bat, ecen Jaunac escuetaratu darotzuete hiria;