12 Eta Josue gauaz jaiquiric, aphecec hartu çuten Jaunaren arka,
13 Eta hequietaric çazpic hartu cituzten jubilauean erabilcen diren çazpi turutac, eta baçoacen Jaunaren arkaren aitzinean, ibilcean durrundaraciz turutac; eta beguien aitzinean cihoan populu harmatua, eta arkari jarraiquitzen cen gaineraco populu xehea, eta turutac jotzen cituen.
14 Eta bigarren egunean hiria inguratu çuten behin eta itzuli ciren campetara. Hola eguin çuten çazpi egunez.
15 Bainan çazpigarren egunean, argui cirrintan jaiquiric, hiriaren ingurua eguin çuten, manatua cen beçala, çazpi aldiz.
16 Eta çazpigarren inguraldian aphecec turutac jotzen cituztelaric, Josuec erran cioen Israel guciari: Eguiçue orroa handi bat, ecen Jaunac escuetaratu darotzuete hiria;
17 Eta hiri hau içan bedi anathema, eta huntan diren gauça guciac içan beitez Jaunarençat: Errahab lilitchoa bakarric gueldi bedi biciric, berequin etchean dituenequin, ecen gorde içan ditu guc igorri ikusquetariac.
18 Çuec ordean berautzue debecatuac ceraizquitzuenetaric deusere uquitzetic, beldurrez-eta legue hauspenez hobendun eguin ceraizteten, eta Israelgo campa guciac bekatuaren azpian eta nahasmendutan jar ditecen.