6 Josue, Nunen semeac deithu cituen beraz apheçac, eta erran cioeten: Har çaçue batasuneco arka, eta berce çazpi aphecec har betzate jubilauetaco çazpi turutac, eta boaci Jaunaren arkaren aitzinean.
7 Populuari ere erran cioen: Çoazte eta hiriaren ingurua eguiçue harmaturic eta Jaunaren arkaren aitzinean ibiliz.
8 Eta Josuec akabatu çuenean bere solasa, çazpi aphecec jotzen cituztelaric çazpi turutac Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean,
9 Eta armada gucia cihoalaric buru-buruan, gaineraco populu xehea jarraiquitzen cen arkari, eta bazter oroc ihardesten çuten turuten durrunda.
10 Bada, Josuec manu hau emana çuen populuari: Ez duçue oihuric eguinen eta çuen minçoa ez da ençunen, eta ez da çuen ahotic hitz bat ere ilkico, ethor dedien arteo eguina ceintan erranen baitarotzuet: Eguiçue oihu eta marruma.
11 Beraz Jaunaren arkac hiria inguratu çuen egunean behin, eta campetara itzuliric, han guelditu cen.
12 Eta Josue gauaz jaiquiric, aphecec hartu çuten Jaunaren arka,