13 Jaiqui çaite, saindu çaçu populua eta erroçu: Saindu çaitezte biharco, ecen hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Anathema hire erdian da, Israel: ecin iharduquico duc hire etsaien aitzinean, hi ganic xahu deçacan arteo tzarqueria hortaz hobendun jarri dena.
14 Eta bihur goicean ethorrico çarete cein çuen leinuan, eta çorteac kausitzen duen leinua hurbilduco da bere ahaidegoca, eta ahaidegoa etcheca, eta etchea guiçonca.
15 Eta edocein atzemana içan dedien tzarqueria hortaz hobendun, suan errea içanen da bere içate guciarequin, ceren hautsi duen Jaunarequilaco patua, eta tzarqueria handia eguin Israelen.
16 Hargatic goicean jaiquiric Josuec leinuca hurbilaraci çuen Israel, eta Judaren leinua atzemana içan cen çorteaz.
17 Hau aguertu cenean familiaca, Çareren familia kausitua içan cen. Hau orobat etcheca aguercean, aurkitua içan cen Çabdi,
18 Ceinaren etchea guiçonca bereztean harrapatua içan cen Acan, Carmiren semea, Çabdiren semea, Çareren semea, Judaren leinucoa.
19 Eta Josuec erran cioen Acani: Ene semea, ospe bihur çoçu Israelgo Jainco Jaunari; aithor eta erakuts diçadaçu cer eguin içan duçun, berautzu gorde.