14 Eta bihur goicean ethorrico çarete cein çuen leinuan, eta çorteac kausitzen duen leinua hurbilduco da bere ahaidegoca, eta ahaidegoa etcheca, eta etchea guiçonca.
15 Eta edocein atzemana içan dedien tzarqueria hortaz hobendun, suan errea içanen da bere içate guciarequin, ceren hautsi duen Jaunarequilaco patua, eta tzarqueria handia eguin Israelen.
16 Hargatic goicean jaiquiric Josuec leinuca hurbilaraci çuen Israel, eta Judaren leinua atzemana içan cen çorteaz.
17 Hau aguertu cenean familiaca, Çareren familia kausitua içan cen. Hau orobat etcheca aguercean, aurkitua içan cen Çabdi,
18 Ceinaren etchea guiçonca bereztean harrapatua içan cen Acan, Carmiren semea, Çabdiren semea, Çareren semea, Judaren leinucoa.
19 Eta Josuec erran cioen Acani: Ene semea, ospe bihur çoçu Israelgo Jainco Jaunari; aithor eta erakuts diçadaçu cer eguin içan duçun, berautzu gorde.
20 Eta Acanec ihardetsi cioen Josueri eta erran cioen: Eguiazqui nic bekatu eguin dut Israelgo Jainco Jaunaren alderat, eta hula eta hula eguin dut.