15 Eta edocein atzemana içan dedien tzarqueria hortaz hobendun, suan errea içanen da bere içate guciarequin, ceren hautsi duen Jaunarequilaco patua, eta tzarqueria handia eguin Israelen.
16 Hargatic goicean jaiquiric Josuec leinuca hurbilaraci çuen Israel, eta Judaren leinua atzemana içan cen çorteaz.
17 Hau aguertu cenean familiaca, Çareren familia kausitua içan cen. Hau orobat etcheca aguercean, aurkitua içan cen Çabdi,
18 Ceinaren etchea guiçonca bereztean harrapatua içan cen Acan, Carmiren semea, Çabdiren semea, Çareren semea, Judaren leinucoa.
19 Eta Josuec erran cioen Acani: Ene semea, ospe bihur çoçu Israelgo Jainco Jaunari; aithor eta erakuts diçadaçu cer eguin içan duçun, berautzu gorde.
20 Eta Acanec ihardetsi cioen Josueri eta erran cioen: Eguiazqui nic bekatu eguin dut Israelgo Jainco Jaunaren alderat, eta hula eta hula eguin dut.
21 Ecen buluzquinen artean ikusi içan dut escarlatazco capa bat hainitz ona, eta berrehun cilharrezco siclo, eta berrogoi eta hamar siclotaco erreguela bat urhezcoa; eta lehiaturic hartu içan ditut eta lurrean gorde ene olharen erditsuan, eta dirua orde dut lurrean cilho bat eguinic.