3 Eta bihurturic erran cioeten Josueri: Populu gucia ez bedi igan, bainan boaci bi edo hirur mila guiçon, eta xahu beçate hiria: Certaco alferretan nekaraz populu gucia etsai aphur baten contra?
4 Hirur mila gudulari igan ciren beraz. Hauquiec berehala ihesari emanic,
5 Joac içan ciren Haieco hirico guiçonez, eta hogoi eta hamaseiec lurrerat eguin çuten. Etsaiac jarraiqui citzaizcoten beren athetic Sabarimeraino, eta gaimbehera ihes cihoacelaric erori ciren hogoi eta hamaseiec. Eta populuaren bihotza icitu cen, eta ura beçala urthu cen.
6 Bada, Josuec soinecoac hautsi cituen, eta ahuspez eroria egon cen Jaunaren arkaren aitzinean arrats arteo, hala bera nola Israelgo çahar guciac, eta herrautsez estali cituzten buruac.
7 Eta Josuec erran çuen: Ai, Jainco Jauna, certaco nahi içan dioçu populu huni iraganaraci Jordaneco hibaia, gu Amorhearraren escura emateco, eta gure galceco? oxala egotu içan baguina, hasi beçala, Jordanez haindian
8 Ene Jainco Jauna, cer erranen dut, Israel ikustean etsaiari guibelaz itzulcen?
9 Cananearrac eta lur huntan daudecen guciec adituco dute, eta elkar harturic inguratuco gaituzte, eta gure icena eceztatuco dute lurretic: eta cer eguinen dioçu çure icen handiari?