6 Bada, Josuec soinecoac hautsi cituen, eta ahuspez eroria egon cen Jaunaren arkaren aitzinean arrats arteo, hala bera nola Israelgo çahar guciac, eta herrautsez estali cituzten buruac.
7 Eta Josuec erran çuen: Ai, Jainco Jauna, certaco nahi içan dioçu populu huni iraganaraci Jordaneco hibaia, gu Amorhearraren escura emateco, eta gure galceco? oxala egotu içan baguina, hasi beçala, Jordanez haindian
8 Ene Jainco Jauna, cer erranen dut, Israel ikustean etsaiari guibelaz itzulcen?
9 Cananearrac eta lur huntan daudecen guciec adituco dute, eta elkar harturic inguratuco gaituzte, eta gure icena eceztatuco dute lurretic: eta cer eguinen dioçu çure icen handiari?
10 Eta Jaunac erran cioen Josueri: Xuti çaite, certaco çaude lurrerat eroria?
11 Israelec bekatu eguin du eta hautsi enequilaco patua: anathema cenetic hartu dute, ohoinça eguin eta gueçurra erran, eta ebatsia beren pusquen artean gorde dute.
12 Eta Israelec ecin iharduquico du bere etsaien aitzinean, eta ihes eguinen dioete ceren anatheman kutsatu den: ez naiz guehiago çuequin içanen xahu deçaçuen arteo gaixtaqueria hortaz hobendun jarri dena.