18 Jaunac erran cioen Josueri: Goiti çaçu escuan duçun erredola Haieco hiriaren contra, ceren escuetaratuco baitarotzut.
19 Eta erredola goititu çuenean hiriaren contra, hambatean jaiqui ciren celatetan gordeac çaudecenac; eta hirirat eguinic, hartu çuten eta sutan eçarri.
20 Bada, hirico guiçonec, Josueren ondotic cihoacenec, beguiraturic eta hirico kea ceruraino igaiten ikusiric, ecin ihes eguin çuten ez alde batera ez bercera, bereciqui aleguia ihes cihoacenac eta mortu-aldera eguiten çutenac, jarraiquitzaileei borthizqui bihurtu citzaizcotenean.
21 Eta Josuec eta Israel guciac ikustenez hiria hartua cela, eta hirico kea goiti igaiten, itzuli ciren eta jo cituzten Haieco guiçonac.
22 Ecen hiria hartu eta erre çutenac, hiritic atheraturic beren lagunen alderat, hasi ciren arteco etsaien jotzen. Eta beraz nola etsaiac bi aldeetaric hilcen baitzituzten, halaco ostetic etzen bakar bat itzuri.
23 Haieco hirico erregue ere biciric atzeman çuten, eta eraman cioeten Josueri.
24 Beraz hilac içan ciren ondoan Israeli jarraiqui ciren guciac mortuco alderat eguiten çuenean, eta han berean ezpataren ahotic iraganac, Israelgo semeec bihurturic hiria jo çuten.