22 Ecen hiria hartu eta erre çutenac, hiritic atheraturic beren lagunen alderat, hasi ciren arteco etsaien jotzen. Eta beraz nola etsaiac bi aldeetaric hilcen baitzituzten, halaco ostetic etzen bakar bat itzuri.
23 Haieco hirico erregue ere biciric atzeman çuten, eta eraman cioeten Josueri.
24 Beraz hilac içan ciren ondoan Israeli jarraiqui ciren guciac mortuco alderat eguiten çuenean, eta han berean ezpataren ahotic iraganac, Israelgo semeec bihurturic hiria jo çuten.
25 Egun hartan galdu cirenac guiçonetic emaztequiraino, Haieco hirico guciac, içan ciren hamabi mila guiçon.
26 Eta Josuec etzuen beheititu goititu çuen escua erredolarequin, Haieco egoiliar guciac hilac içan citecen arteo.
27 Bainan Israelgo semeec abereac eta hirico harrapaquina beren artean çathitu cituzten, Jaunac Josueri manatu beçala.
28 Josuec erre çuen hiria, eta hartaric eguin içan çuen bethico munthoin bat: