5 Eta ni, eta enequin den oste gucia, hirira hurbilduco gare berce alderditic. Eta gure contra ilkico direnean, lehen beçala eguinen dugu, ihesari emanen gare eta guibela erakutsico dugu,
6 Gure ondotic jarraiquitzen direnac hiritic urrun eramanac içan ditecen arteo; ecen usteco dute aitzinean beçala ihes goacila.
7 Beraz ihes goacilaric eta berceac jarraiquitzen, atheratuco çarete çuen celatetaric, eta xahutuco duçue hiria; eta çuen Jainco Jaunac eçarrico du çuen escuetan.
8 Eta hartu duqueçuenean, su emoçuete, eta guciac eguizquitzue nic manatu beçala.
9 Eta igorri cituen eta goan ciren celatatzeco lekura, eta jarre ciren Bethelen eta Hairen artean, Haieco hiritic mendebal-alderat: bainan gau hartan Josue guelditu cen populuaren erdian;
10 Eta argui urratzean jaiquiric, beguitan iragan cituen bere lagunac, eta igan cen çaharrequin armadaren buruan, guerlarien lagunçaz inguratua.
11 Eta ethorri cirenean eta igan hiriaren berce aldetic, guelditu ciren Haieco ipharraldeco alderdian, eta haran bat cen hequien eta hiriaren artean.