10 Eta Jordanez haindian ciren bi erregue Amorhearrenei, Sehon, Hefebongo erregueri, eta Og, Basango erregue, Astarothen cenari:
11 Eta gure çaharrec eta gure toquico egoiliar guciec erran içan darocute: Jatecoac har çatzue bide hambat luceco, çoazte hequien bidera, eta erroçuete: Çuen muthil gare, eguiçue gurequin batasun.
12 Huna bero-beroac hartu ditugun oguiac gure etcheetaric ilki garenean çuen ganat ethorceco; orai idortuac dira eta çaharreguiz puscatuac.
13 Çahagui berriac arnoz bethe ditugu, orai lehertuac eta urratuac dira; gure soineco jauncia eta çangoetan ditugun oinetacoac, bide lucearen lucez hautsiac eta higatu hurranac dira.
14 Israelgo aitzindariec hartu çuten beraz hequien jatecoetaric eta etziren Jaunaren ahotic arguitu.
15 Eta Josuec eguin çuen hequiequin baquea, eta batasun eguinic, aguindu cioeten etzirela hilac içanen; populuco aitzindariec ere orobat cin eguin cioeten.
16 Bainan batasun eguin eta hirur egunen buruan, aditu çuten hauçoan egoten cirenac cirela, eta hequietara sarcecotan cirela.