15 Eta Josuec eguin çuen hequiequin baquea, eta batasun eguinic, aguindu cioeten etzirela hilac içanen; populuco aitzindariec ere orobat cin eguin cioeten.
16 Bainan batasun eguin eta hirur egunen buruan, aditu çuten hauçoan egoten cirenac cirela, eta hequietara sarcecotan cirela.
17 Eta Israelgo semeec campac higuitu cituzten, eta hirur egunen buruco heldu içan ciren hequien hirietara, ceinen icenac hauquiec baitira: Gabaon, eta Caphira, eta Beroth, eta Cariathiarim.
18 Eta etzituzten jo, ceren populuco aitzindariec cin eguin baitzioten Israelgo Jainco Jaunaren icenean. Hargatic jende xehe gucia eraunsiaca haritu cen aitzindarien contra.
19 Hauquiec ihardetsi cioeten: Cin eguin içan diotegu Israelgo Jainco Jaunaren icenean, eta hori delacoz ecin uqui detzazqueguque.
20 Bainan hau eguinen diotegu: utzico diotegu bai bicia, gure contra jauz ez dadiençat Jaunaren hasarrea, baldin hitza jaten baguindu,
21 Ordean hula bicico dira, populu guciarençat egurqueta eta urqueta haritzeco. Horiec erraten cituztelaric,