3 Bainan Gabaonen çaudenec, adituric Josuec Jericori eta Hairi eguin içan ciozquitenac oro,
4 Amarru asmatu çuten; hartu cituzten jatecoac, astoen gainetan eçarriz çaku çahar batzuec, eta arno çahaguiac hautsiac eta osatuac,
5 Eta oinetaco çaharquituac, ceinac pusquequin baitziren osatuac, hequien çahartasunaren erakusteco; soineco ihetchez jaunciac ciren; bideco ekarcen cituzten oguiac ere, gogorrac ciren eta puscaca hautsiac.
6 Eta eguin çuten Josueren gana, ceina orduan baitzagoen Galgalaco campetan, eta erran cioeten eta batean Israel guciari: Urrungo lurretic heldu gare, çuequin baque eguin nahiz. Eta Israelgo guiçonec ihardetsi cioeten eta erran:
7 Beharbada guri çortean eman behar çaucun lurrean egoten çarete, eta ez deçaquegu çuequin batasunic eguin.
8 Bainan hequiec erran cioeten Josueri: Çure muthil gare. Josuec berriz: Nor çarete çuec? eta nondic heldu çarete?.
9 Ihardetsi çuten: Hainitz leku urrunetic ethorri dira çure muthilac, çure Jainco Jaunaren icenean. Ençun ditugu ecen haren botherearen omena eta eguin dituen guciac Eguipton,