2 Erdizcatua da hequien bihotza; orai dire galduco. Jaunac xehacaturen ditu hequien jaincomoldeac; eragotziren ditu hequien aldareac.
3 Orai erranen dute: Erregueric ez dugu; ez gare ecen Jaunaren beldur içatu; eta cer eguinen darocu erregue batec?
4 Erabil çatzue ikuspen alfer batzuetaco solasac, eta patuac jo çatzue: Jaunaren juiamendua çuen landetaco hildoetan ilkico da belhar karatsa beçala.
5 Samariarrec adoratu dute Bethabengo behia; populua nigarrez guelditu da bere behiaren minez, ceren haren ganic bercetara duten eraman behi hura, ceinaren gainean bozten baitziren haren çainçaileac, harec çuen ospea gatic.
6 Ecen Asiriara eramana içan da hura, erregue asperçaileari emaitzetan; ahalqueac atzemanen du Efraim, eta Israelec ahalque gorria atheraturen du bere nahiquerietaric.
7 Samariac sunsiaraci du bere erreguea, harrapoa uraren gainean beçala.
8 Eta xahutuac içanen dire idolençateco leku gorac, Israelen bekatua. karlotchac eta astakarloac iganen dire hequien aldare gainetan, eta berec erranen diote mendiei: Estal gaitzatzue; eta munhoei: Eror çaitezte gure gainera.