1 Hau adi çaçue, apheçac; Israelgo etchea, çaude erne; erregueren etchea, emaçu beharria; ceren juiamenduco ordua baita çuençat, çaindu behar cintuztenençat bilhacatu baitzarete arte bat, eta Thabor gainean sare hedatu bat.
2 Eta bitimac aldaratu ditutzue lecera: eta ni nincen hequien gucien irakaslea.
3 Eçagutzen dut Efraim, eta Israel ez da enetzat gordea; ecen Efraim lohiquerian sarthua da orai; kutsatua da Israel.
4 Ez dituzte beren gogoetac emanen beren Jaincoa gana bihurceari; ceren lohiqueriaco izpiritua hequien erdian baita, eta ez baitute Jauna eçagutu.
5 Israelen oçartasuna haren beguithartean aguerturen da; eta Israel eta Efraim, biac erorico dire beren bekatuaz: Juda ere hequiequin erorico da.
6 Beren ardiac eta abereac sacrificatuz harico dire Jaunaren bilhatzen; eta ez dute aurkituren: urrundua da hequien ganic.
7 Hautsi dute Jaunaren leguea; ceren ume arrotzez baitire aitatu: orai hilabethe batec iretsiren ditu beren içancequin.
8 Adarra jo çaçue Gabaan, turuta Erraman; orrobia eguiçue Bethabenen, çure guibeletan, oi Benjamin.
9 Efraim inconiamendutan içanen da açurrialdico egunean: ene cintasuna erakutsi dut Israelgo leinuetan.
10 Judaco buruçaguiac bilhacatu dire mugarria atheratzen dutenac iduri: hequien gainera ura beçala ixurico dut ene hasarrea.
11 Gaitza jasaiten du Efraimec, juiamenduac hautsi du; ceren cikinquerien ondotic abiatu baita.
12 Eta ni, biphia beçala naiz Efraimençat, eta usteldura beçala Judaco etchearençat.
13 Eta Efraimec ikusi du bere erkidura, eta Judac bere esteca; eta Efraim goan da Asurren gana, eta bidali du erregue asperçailearen gana; eta harec ecin sendaturen çaituztete, eta ecin urraturen darotzuete esteca;
14 Ceren ni lehoin urrixa bat beçala içanen bainatzaio Efraimi, eta lehoincume bat beçala Judaco etcheari: nic, nic harrapaturen ditut, eta goanen naiz; nic harturen ditut, eta nihorc ecin kenduco darozquit.
15 Goanen naiz, itzuliren naiz ene egon-lekura, ahi çaitezten eta ene beguithartea bilha deçaçuen arteo.