1 Ez boz, Israel; ez jauz populuac beçala; ceren lohiqueriac urrundu baitzaitu çure Jaincoaren ganic; sariaren irritsac erabili çaitu, çure larrainac gaindituren cirelacoan oguiz.
2 Larrainac eta lacoac ez dituzte hacico, eta guetur eguinen diote arnoac.
3 Ez dire Jaunaren lurrean egonen: Eguiptora itzuli da Efraim; eta Asiriarren erdian janen ditu haragui lohiac.
4 Jaunari ez diote arnozco libacioneric eguinen, eta ez dire haren gogaraco içanen; hequien sacrificioac içanen dire deithoraçaleen oguia iduri; hartaric janen duten guciac kutsutan sarthuco baitire; ecen bicitzeco dute beren oguia eta hartaric ez da Jaunaren etchean sarthuren.
5 Cer eguinen duçue besta-buru egunean, Jaunaren besta-egunean?
6 Ecen huna non desmasiaren ihes goan diren; Eguiptoac bilduco ditu, Memphisec ehorcico; hain lehiagarri citzaioten cilharra, hausinençat gueldituren da; karlotchac nausituren dire hequien etcheetan.
7 Ethorri dire ikarpeneco egunac; sari bihurceco egunac ethorri dire. Jaquiçu, oi Israel, çoratuac direla çure profetac, burutic jauciac çure guiçon arguituac, çure tzarquerien elemenia gatic eta çure erhoqueriaren gaiztasunagatic.
8 Profetac Efraimen ene Jaincoaren beguiralari içan behar citazqueenean, galpeneco arte bilhacatu dire hango bide gucietan, erhoqueriara hicitagarri beren jaincoaren temploan.
9 Bekatu latzera erori dire, Gabaaco egunetan beçala: hequien tzarqueriaz orhoituren da Jauna; ikarturen ditu hequien bekatuac.
10 Aurkitu nuen Israel hala-nola mahatsac mortuan, hala-nola lehembicico fruituac picoaren adar-mocoetan; hequiec ordean Beelphegorren gana goan dire; ene ganic atzetu dire beren ahalcamendutan, eta hatsgarri eguin dire, maithatu dituzten gauçac beçala.
11 Efraimen ospea goan da xori bat hegaldaca beçala; galdu da sorthu beçain laster, amaren sabeletic, sabelean gatzatu denetic:
12 Eta beren umeac haci balituzte ere, haurric gabe eçarriren ditut guiçonen erdian; eta oraino çorigaitz hequiei, hequien ganic guibelatu naitequeenean.
13 Efraim cen, ikusi dudan beçala, Tir bigarrena, bere edertasunaren gainean jarria; eta Efraimec eramanen ditu bere semeac hilen dituenaren escuetara.
14 Emoçute, Jauna. Cer emanen daroeçu? Emotzute ume-uncia haurric gabe, eta bulhar agorrac.
15 Galgalan aguertu da hequien tzartasun gucia; hargatic han hartu ditut gaitzirizcotan; beren asmuetaco malçurqueriaren gatic, iraiciren ditut ene etchetic; ez ditut guehiago maithaturen; hequien buruçagui guciac ene ganic guibelatzen hari dire.
16 Joa da Efraim; ihartua da hequien erroa; ez du guehiago fruituric emanen. Ekar baletzate ere, hil netzazque hequien sabeleco fruitu maiteenac.
17 Ene Jaincoac iraiciren ditu, ceren ez duten ençun; eta jendaien erdian ibildaun dire içanen.