1 Erroçuete çuen anaiei: Ene populua; eta çuen arrebari: Urricalpen ardietsia.
2 Juia çaçue, juia çuen ama; ceren ez baita hura ene emaztea guehiago, ez-eta ni ere haren senharra. Bere beguithartetic ken betza bere lohiqueriac, eta bercerequilaco kutsapenac bere bulharren erditic;
3 Beldurrez-eta larruraino biluz, eta bere sort-egunean beçala eçar deçadan; eta eguin deçadan mortua eta bideric gabeco lurra iduri, eta hilaraz deçadan egarriz.
4 Haren semeei ez natzaiote urricalduren, galduqueriaren umeac direlacoz.
5 Hequien ama bercerequin kutsatu baita, hequiez amatu dena ahalquez estalia da, ceren erran içan duen: Ene oguia, ene ura, ene ilea, ene lihoa, ene olioa, ene edaria ematen darotedan ene galaien ondotic goanen naiz.
6 Aria hortaz, huna non nic elhorriz hersiren diodan bere bidea, eta harrasiz hersiren diot, eta bere bidexcac ez ditu aurkituren.
7 Eta jarraiquiren da bere galaiei, eta ez ditu atzemanen; eta bilhaturen ditu eta ez ditu kausituren, eta erranen du: Goanen naiz, eta bihurturen naiz ene lehembicico guiçona ganat; ceren ongui bainincen orduan, orai baino hobequi.
8 Eta ez du jaquin hau, nic eman niozquiela oguia, arnoa eta olioa; eta nic aberastu dudala cilharraz eta urheaz, ceinetaric eguin içan baitute Baal.
9 Hargatic, bercela eguinen dut; harturen dut ene oguia bere mugan, eta ene arnoa bere mugan; eta atheraturen ditut ene ilea eta ene lihoa, haren itsusqueria estalcen dutenac.
10 Eta orai haren galaien beguietara aguerturen dut haren çoroqueria, eta guiçonac ez du ene escutic atheratuco.
11 Eta gueldiaracico ditut haren bozcario besta-buru, ilhargui berrico egun, larumbat, besta eta muga hartu guciac.
12 Eta galaracico ditut haren mahastiac eta picoac, ceinetaz erran içan baitu: Hauquiec dire ene sariac, ene galaiec eman içan darozquidatenac. Eta bera eçarriren dut oihanetan, eta lar-abereec iretsico dute.
13 Eta haren baithan bilhaturen ditut Baalen egunac, ceinetan igaiten baitzen isensua, eta eçarcen baitzituen bere beharrietacoac eta lephoco gatheac, eta goaten baitzen bere galaien ondotic, eta ahanzten baininduen ni, dio Jaunac.
14 Bainan bere urriquizco solasa gatic, huna nic bilduren dudala eztiqui, eta eramanen dut bakartasunera, eta minçaturen natzaio bihotzera.
15 Eta emanen diozcat bere mahastiçainac toquitic beretic, eta Acorreco harana, phesquiçari bidea idequitzeco: eta han cantaturen du bere gaztetasuneco egunetan beçala, eta Eguiptoco lurretic igan cen egunetan beçala.
16 Eta egun hartan guerthatuco da, dio Jaunac, deithuco nauela: Ene senharra; eta ez nau guehiago deithuco Baali.
17 Eta haren ahotic kenduco dut Baalen icena, eta ez da guehiago haren icenaz orhoituco.
18 Eta egun hartan adisquidançac eraguinen diozcatet hequiei lar-abere, ceruco hegastin eta lurreco cierpeequin; eta lurreuc kenduco ditut arrambela, eta ezpata, eta perla; eta descansu çabalean eguinaracico diotet lo.
19 Eta emaztetzat hartuco çaitut behin-bethico; eta ene emazte eguinen çaitut çucenaz eta çucembideaz, urricalcortasunaz eta urricalmenduaz.
20 Eta fedeaz eguinen çaitut ene emazte, eta jaquinen duçu ni naicela Jauna.
21 Eta han egun hartan guerthatuco da: Ençunen ditut, dio Jaunac, ençunen ceruac, eta ceruec ençunen dute lurra.
22 Eta lurrac ençunen ditu oguia eta arnoa, eta olioa; eta hequiec ençunen dute Jezrahel.
23 Eta lurrean enetzat erainen dut hura, eta urricalduren natzaio Urricarigabea deithua içan denari.
24 Eta Ez-ene-populua cenari erranen diot: Ene populua çare çu; eta berac erranen darot: Çu çare ene Jaincoa.