9 Gabaaco egunetaric, bekatuan ibili da Israel; han guelditu dire: ez da, Gabaan eguin cen beçala, gudua erorico tzarqueriaco umeen gainera.
10 Açurriaturen ditut ene lehien arabera; populuac bilduco dire hequien contra, noiz-etare açurriatuac içanen baitire beren bi gaixtaquerien gatic.
11 Efraim da miga bat jaquinqui bihi jotzen laket duena; eta nic escua eçarri dut haren lepho ederraren gainean; iganen naiz Efraimen gainera; Juda iraulcen harico da, eta Jacob mokor jotzen.
12 Çucembidean eguizquitzue çuen erainçac, eta urricalpeneco bidean çuen uztac; aphain çatzue çuen lur berriac; aldiz Jaunaren bilhatzeco ordua içanen da, çucentasuna irakatsico darotzuena ethorriren denean.
13 Lanthu duçue tzartasuna, bildu duçue tzarqueria; jan duçue gueçurraren fruitua; ceren fidatu baitzarete çuen bideetan, çuen guerlarien ostearen gainean.
14 Biahorea jaucico da çure populuaren erdian, eta xahutuac içanen dire çure hazcargailu guciac, hala-nola xahutua içan baitzen Salmana hainaren armadaz, ceina aspertu baitzen Baalez guduco egunean, ama bere umeen gainean çathicatu çuenean.
15 Horrela eguinen darotzuete Bethelec çuen gaixtaquerien tzartasunaren ariaz.