3 Eta ni Efraimen unhidaita beçala nincen; ene besoetan erabilcen nituen, eta ez dute eçagutu nic nuela hequiez artha.
4 Ene gana bilcen nituen Adamen lokarriez, amodioaren estequez, eta ni hequiençat içatu naiz ustarria eta ahotic muthurrecoa kencen duena beçala; eta makurtu naiz hequiei jatera emateco.
5 Ez dire Eguiptoco lurrera bihurturen, eta Asur bera içanen dute erregue; ceren ez duten nahi içan ene ganat itzuli.
6 Ezpata abiatu da hequien hirietan; iretsico ditu hequien guiçon hautac, eta xahutuco hequien buruçaguiac.
7 Ene populua ene itzulpenari beguira egonen çaio; bainan guciei batean gainera eçarria içanen çaiote uztarri bat, quendua içanen etzaiotena.
8 Nola eçarriren çaitut, Efraim? ene gueriçaren azpira harturen othe çaitut, Israel? Eçarriren othe çaitut hala-nola Adama? emanen othe Seboin beçala? Ene bihotza urriquitu da ene baithan, ene urricalcortasuna ere iharrosia da.
9 Ez dut eguinen ene hasarrearen iraquiduraren arabera; ez naiz bihurturen Efraimen galcera, Jaincoa naicelacoz eta ez guiçona; ni naiz çure erdian egotu saindua, eta ez naiz hirira sarthuren.