2 Jauna juiamendutan sarcera dihoa beraz Judarequin, eta Jacoben gainean bere ikarpenaren eguitera: bihurturen dio bere bide eta bere asmuen arabera.
3 Sorcetic bere anaiari hartu cioen urhatsa; eta bere indarraz aingueruari borrocan eguin cioen.
4 Eta aingueruari nausitu citzaion, eta gaina hartu cioen: guero nigar eguin çuen eta oithoiztu çuen benedica ceçan: Bethelen aurkitu çuen, eta han minçatu cen gurequin.
5 Eta armadetaco Jainco Jauna içan cen gueroztic haren orhoitzapeneco Jauna.
6 Eta çu, itzul çaite çure Jaincoa gana; beguira çatzu urricalcortasuna eta çucentasuna, eta iducaçu bethi çure phesquiça çure Jaincoaren baithan.
7 Canaanec escuan enganatzeco balança daduca; bidegabequerian da laket.
8 Eta Efraimec erran içan du: Ororen gatic aberastu naiz ni, atzeman dut nahi nuen idola: ene lan gucietan ez da aurkituren nic eguin dudalaco tzarqueria bat.