5 Eta armadetaco Jainco Jauna içan cen gueroztic haren orhoitzapeneco Jauna.
6 Eta çu, itzul çaite çure Jaincoa gana; beguira çatzu urricalcortasuna eta çucentasuna, eta iducaçu bethi çure phesquiça çure Jaincoaren baithan.
7 Canaanec escuan enganatzeco balança daduca; bidegabequerian da laket.
8 Eta Efraimec erran içan du: Ororen gatic aberastu naiz ni, atzeman dut nahi nuen idola: ene lan gucietan ez da aurkituren nic eguin dudalaco tzarqueria bat.
9 Eta ni naiz çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana; jarraraciren çaitut oraino etcholen itzalean, tabernacletaco besta-egunetan beçala.
10 Eta ni minçatu içan naiz profetei, eta nic igorri daroztet ikuspen asco, eta nic erakutsi dut ene burua profeten bidez.
11 Galaadeco idola, idola alfer bat balin bacen, alferretan hari ciren Galgalaco idiei imolatzen; ecen hequien aldareac ere dire hala-nola harri-metac landetaco hildoen gainean.