8 Eta Efraimec erran içan du: Ororen gatic aberastu naiz ni, atzeman dut nahi nuen idola: ene lan gucietan ez da aurkituren nic eguin dudalaco tzarqueria bat.
9 Eta ni naiz çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana; jarraraciren çaitut oraino etcholen itzalean, tabernacletaco besta-egunetan beçala.
10 Eta ni minçatu içan naiz profetei, eta nic igorri daroztet ikuspen asco, eta nic erakutsi dut ene burua profeten bidez.
11 Galaadeco idola, idola alfer bat balin bacen, alferretan hari ciren Galgalaco idiei imolatzen; ecen hequien aldareac ere dire hala-nola harri-metac landetaco hildoen gainean.
12 Jacobec ihes eguin içan du Siriaco aurkinçara, eta Israel egotu da sehi emazte baten içateco; eta ardi çaincen bercearen içateco.
13 Aldiz, profeta baten bidez Jaincoac atheratu du Israel Eguiptotic; eta profeta baten bidez çaindu içan du.
14 Efraimec hasarretzera ekarri nau eman darozquidan uherdurez; eta gainera jautsico çaio ixuri duen odola, eta bere Jaunac bihurturen dio bere laidoa.