1 Efraimien solasera, lazturac hartu du Israel, eta Baalen baithan eguin du bekatu, eta hil içan da.
2 Eta orai bekatua bekatuaren gainera eguin dute, eta beren cilharrarequin urthu dute idolen itchuraco molde bat, gucia oficialeen lana: eta populuari erraten diote: Aratche-adoratzaileac, imola çatzue guiçonac.
3 Hargatic içanen dire goiceco lanhoaren eta goicean sunsitzen den ihinçaren idurico; xirimolac larrainetic eramaten duen herrautsaren, eta kecilhotic daraman kearen pare.
4 Ni naiz ordean çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana; eta nitaz berce Jaincoric ez duçu eçaguturen, eta salbatzaileric nitaz landan ez da.
5 Nic eçagutu çaitut mortuan, eremuco lurrean.
6 Beren alhapidetaco goritasunaren arabera bethe dire, eta ase dire; eta hartu çaiote bihotza, eta ahanci naute.
7 Eta ni içanen natzaiote lehoin urrixa beçala, Asiriaco bidean lehoinabarra iduri.